Archive | Agenda

Noain 2010. Memoria eskutik eskura!

Posted on 08 Ekaina 2010 by admin

Memoria eskutik eskura!

1521 Noain

Noain 2010

1521ean bi armadak aurre eman zioten elkarri Noainen: atzerriko okupazioaren kontra altxatu ziren nafarrena zen bat; bestea, berriz, matxinada zapuztu eta Nafarroaren independentziari azken hatsa emateko asmoz etorriak ziren gaztelarrena.

“Noain 2010” Nafarroaren alde borroka egin eta bizia galdu zutenen ausardia eta ahalegina gogora ekartzeko aukera da. Erribera aldetik, Pirinioetako bailaretatik, bortuz bestaldetik etorritako boluntario haiek garbi aski zuten zein herriren alde egin zuten borroka. Bazekiten nor ziren, ze lur defendatzen zuten eta nork erasotzen zituen.

Gaur, historiaren asimilazio eta manipulazioaren ondorioz, erreferenteak eta gertaerak ez zaizkigu argiak gertatzen. Baina, Noainen ikusiko dugun gisaz, memoria historikoak lekutzen gaitu. Garenari begirada egitea da memoriara jotzea. Borroka haren irudiak nor garen esaten digu, zer izan garen, eta biharko bidea erakuts diezaguke. Berreskuratzen dugun memoriak nahi gabe ere eragiten gaitu, gure kontzientzian aztarna ezabaezina uzten digu. Eta, hain justu, gure izaeraren eta historiaren parte direnek mugitzen gaituzte, izan ere, motibazio oro sentimendu eta erreferentzietatik bizi baita.

Zatoz gurekin Noainera, gure nortasuna eta kontzientzia indartzera; argi zutenen oroimenean bil gaitezen.

Noain 2010

2010eko Noaingo Batailaren gaineko oroitzapenaren egitaraua berria da. Urtero egiten dugun martxa aurten Getzetik aterako da Iruñeara egiteko, hau da, ohiko ibilbidea eginen da baina norabidea aldatuz, eta Iruñeko alde zaharrean eginen da bukaerako saioa.

Ibilbidean zehar makila bat pasako da eskuz esku, lekuko gisa. Parte hartzaileek ordainsari sinbolikoa emanen dute antolakuntzaren gastuak denon artean estali ditzagun.

Tarte hauek norbanakoaren izenean, herriko edo auzoko taldeen izenean, elkarte, peña edo udalen izenean erreserba daitezke. Laguntza hori sustatu behar dugu. Guztion eskutik eta makila honekin sinbolizatuta Noaingo memoria Iruñea eramatea da helburua.

Web: nabarralde.com/noain2010
Tfnoa: 620144142

Egitaragua

10:00 Topagunea Getzen
Concentración en Salinas de Galar (Getze)

10:30 Martxaren abiatzea
Ulibarrenaren monumentutik
Inicio de la Marcha del
monumento de Ulibarrena

13:00 Amaiera ekitaldia Iruñean (Alde Zaharra)
Acto final en Pamplona (Casco Viejo)
Manifestuaren irakurketa / Lectura de Manifiesto
Musika eta dantzaldia / Música y grupos de danza

14:00 Herri-bazkaria (txartelak erreserbaz)
Comida (reserva con antelación)
Zozketa / Sorteo
Fanfarre / Música

Hitzaldi saila

Condestableren Jauregia (K/nagusia, Iruñea). 20:00h.
Palacio del Condestable (C/Mayor, Pamplona). 20:00h.

• Asteazkena 23 Miércoles:
Joseba Asiron “Torres de linaje en la Navarra medieval”

• Osteguna 24 Jueves:
Pedro Esarte & L. Mª Martínez Garate
“La Batalla de San Marcial”

• Ostirala 25 Viernes:
Por confirmar

(Iñaki Lasagabaster “Derechos fundamentales y excepción” ***Charla por sustituir, Ordezkoa baieztatzeko)

• Astelehena 28 / Lunes:
Santiago Alba “Cultura y capitalismo”

Donostiako Koldo Mitxelenan, 19:00etan
Koldo Mitxelena de Donostia, 19:00h.

• Asteartea 29 Martes:
Santiago Alba “Cultura y capitalismo”

Noain2

Noain2

Comments (0)

GETARIAREN SUSTRAIAK: Aste tematikoa

Posted on 01 Iraila 2009 by admin

EGITARAUA

Abuztuak 29, Larunbata:

Erakusketa Getaria eta Euskal Herriko historiaren inguruan Gure Txeruren lokalean (9 egunetan zehar mantenduko da, irailaren 5a arte).
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00 – 21:00
Larunbat eta igandetan: 11:00 – 14:00 / 18:00 – 21:00

19:00tan: Aurkezpen ekitaldia eta solasaldia Udaleko pleno aretoan: GETARIA ETA EUSKAL HERRIKO HISTORIA.

Abuztuak 30, Igandea:

Goizeko 11:00tan: Altxorraren bilaketa haurrentzat

Irailak 3, Osteguna:

19:00tan: Power Point bidezko aurkezpena: Euskara historian zehar.

Irailak 4, Ostirala:

19:00tan: Dokumental emanaldia: NAFARROAKO GAZTELUAK.

Irailak 5, Larunbata:

12:00tan: Trikipoteoa
13:30tan: Bertso bazkari tematikoa jubilatuen elkartean
Ondoren kantuak, kale giroa,….

Aste honen antolakuntzan, honako eragile hauen laguntza garrantzitsua jaso dugu:

  • Nabarralde
  • Getariako Udala
  • Saiaz Getaria Hotela

Comments (0)

Tags:

Zabaldu

Posted on 22 Uztaila 2009 by admin

Sarean ekimen honentzat tresna eraginkorra dela iruditzen zaigu, gure berri emateko sare berri bat baliatu, lagun berriak bildu eta gure jardueren informazioa barreiatu ahal izateko.

Topagune digital honen bidez, ekarpenak jasotzeko eta proposamenak igortzeko gune berri bat jarri nahi dugu abian, baita atxikimenduak biltzeko egiten ari garen ahaleginean ere beste bide bat ireki, giza-sarearen bitartez ere gure mezua zabaltzen lagun gaitzazun.

Banners

240×73

banner-1

480×60

banner-2

120×600

banner3

Comments (0)